Berriozar: emakumeen kontrako idarkeria

Berriozarko Udalak emakumeen kontrako indarkeriak sortutako egoera eta beharrak ezagutzeko ikerketa abiatu du eta, bide horretan, berriozartarren iritzia jaso nahi du. Beraz, biziki eskertuko dizugu ondoko galdetegia betetzea, zure iritziak lagunduko baitigu indarkeria jasan duten emakumeak laguntzeko udal politika publiko egokiak diseinatzen.

Emakumeen kontrako indarkeria da emakumeek jasaten dutena emakume izateagatik: min edo kalte fisiko, psikologiko, sexual edo ekonomikoak; baita mehatxuak, larderiak, hertsapenak eta askatasunaren urraketa bidegabeak ere, bizitza publikoan zein pribatuan. Adin txikiko neskak emakumeen multzoan daudela ulertzen da.

INDARKERIA MOTAK:

· Indarkeria fisikoa: emakumearen gorputzaren kontrako edozein ekintza bortitz, min edo kalte fisikoa eragiten duena edo eragin dezakeena.

· Indarkeria psikologikoa: emakumearen oinazea, gutxiespena, isolatzea edo askatasunaren murrizketa sortzen dituen edozein jokabide, ahozkoa izan ala ez; hala nola mehatxuak, derrigortzeak, laidoak, sumisioa behartzea, jazarpena, hertsapena eta irainak.

· Indarkeria ekonomikoa: emakumearen eta haren seme-alaben ongizate fisiko nahiz psikologikorako baliabideak nahita eta legez justifikatu gabe kentzea, baita bikotearen bizikidetza-esparruan bienak diren baliabideak erabiltzeko diskriminazioa.

· Indarkeria sexuala: onartu gabeko edozein sexu ekintza, indarkeria, larderia, nagusikeria edo manipulazio emozionala tarteko direla; exhibizionismoa edo sexu harremanak behatzea eta behartzea barne.

INDARKERIAREN ADIERAZPENAK:

· Indarkeria bikotean edo izandako bikotean: emakumearen kontrako indarkeria fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa edo sexuala; indarkeriazko ingurunean bizi diren haurrengan duen eragina barne.

· Emakume eta nesken aurkako sexu-indarkeria: sexu-erasoa, sexu-abusua eta sexu- jazarpena edozein dela esparrua: familia, komunitatea, hezkuntza-arloa, lana edo arlo publikoa.

· Feminizidioa: bikotean edo bikote ohian eginiko homizidioak, sexu-indarkeriarekin lotutako hilketak, prostituzioaren eta emakumezkoen salerosketaren testuinguruan egindakoak, ohoreagatik edo ezkonsariengatik hildakoak eta neskatoen infantizidioa.

· Emakumeen eta nesken salerosketa: sexu edo lan esplotazioa edo zerbitzari izateko ezkontza helburu izanik, emakumeak eta neskak atzematea, lekuz aldatzea, hartzea do jasotzea.

· Prostituzioa eta sexu-esplotazioa: beste pertsonekin sexu-harremanak izatea diruaren truke.

· Gazteegi ezkontzea, ezkontza hitzartua edo behartua.

· Emakumeen genitalen mutilazioa.

Emakumeen duintasuna, osotasuna edo askatasuna kaltetzen dituen edo kalte ditzakeen beste edozein indarkeria mota; nazioarteko itunetan, Espainiako Zigor Kodean edo Estatuko nahiz Foru Komunitateko araudian aurreikusita dagoen moduan.

(14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. 3. artikulua.)

Mila esker zure parte-hartzeagatik eta genero berdintasuna Berriozarren sustatzeagatik!

Berdintasunerako Estatu Idazkaritzaren bidez Lehendakaritza, Gorteekiko Harremanak eta Berdintasun Ministerioak emandako diruarekin ordaindutako jarduera.

Protegido
1

ZEIN DA ZURE SEXUA?

Aukeratu erantzun bat
2

ADINA

Aukeratu erantzun bat
3

JATORRIA

Aukeratu erantzun bat
4

4. DIBERTSITATE FUNTZIONALA. Baduzu horrelako baten bat?

Aukeratu erantzun bat
5

EZAGUTZEN DUZU INDARKERIA JASAN DUTEN EMAKUMEAK LAGUNTZEKO BALIABIDEREN BAT BERRIOZARREN?

6

EZAGUTZEN DUZU BERRIOZARREN ARLO HONETAN LANEAN ARI DEN GIZARTE ARLOKO ELKARTE EDO EMAKUME TALDEREN BAT?

7

ZURE IRITZIZ, ZEIN DIRA HARRERA ZERBITZUETAN EMAKUMEEK AURKITZEN DITUZTEN OZTOPOAK?

8

ZEIN DIRA, ZURE USTEZ, INDARKERIA JASAN DUTEN EMAKUMEEN BEHARRIK PREMIAZKOENAK?

9

NOLA HOBETU DAITEKE INDARKERIA JASAN DUTEN EMAKUMEEN HARRERA ETA OSATZEA BERRIOZARREN?

10

NOLA IKUSTEN DUZU EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA BERRIOZARREN?

11

ZURE IRITZIZ, ZEIN DIRA BERRIOZARKO UDALAK LEHENTASUNEZ LANDU BEHARKO LITUZKEEN ALDERDIAK EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DELA ETA?

erantzun bat edo gehiago aukera dezakezu
12

NOLA LAGUNDU DEZAKEZU ZUK ARAZO HONI AURRE EGITEN BERRIOZARREN?

13

NOIZBAIT JASAN DUZU EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AGERPENEN BAT?

Aukeratu erantzun bat
14

INDARKERIA JASAN BADUZU, ZER ARLOTAN?

erantzun bat edo gehiago aukera dezakezu
15

UDAL EDO FORU ZERBITZUETARA JO ZENUEN?

Aukeratu erantzun bat
16

UDAL EDO FORU ZERBITZUREN BAT ERABILI BAZENUEN, AIPATU ZEIN IZAN ZEN.

17

ZERBITZUREN BAT ERABILI BAZENUEN, NOLAKOA IZAN ZEN PROFESIONALEK EGINDAKO HARRERA?

18

LAGUNTZA IZAN ZENUEN LAN ARLOAN, GIZARTE MAILAN EDO/ETA FAMILIAN?

19

NAHI BADUZU, IDATZI BESTELAKO IRITZI EDO EKARPENAK BERRIOZARREN GENERO BERDINTASUNA LORTZEA HELBURUA DUEN PROZESU HAU ABERASTEKO.

Cree encuestas gratis ✓ Desarrollado por Survio